martes, 8 de mayo de 2007

Milaka sentimendu...

Zarata, oihuak, argiak eta sekulako giroa
Eszenatokiaren atzealdean betikoa
Urduritasuna, beldurrak eta gogoak
Kontzertua hastera doa!

Lau lagun, lau soinu, lau mundu
Gitarra, baxua, bateria eta ahotsa
Milaka sentimendu azalean izan arren
Jarraitzen duten ametsa, berdina da.

Konturatzen zarenean, kontzertua amaitzear dago
Zure eztarriko korapiloa ari da desagertzen
Barnean gogor isurtzen duen odola sentitzen duzu
Bertan geldituko zinateke betirako goxatzen

Pertsonen ahotsak zurea estaltzen dute
Begiak ixten dituzu, momentua disfrutatu nahian
Zure gorputza hegaka dabil, aske, mugarik gabe
Hainbeste lan egin ostean, ametsa egia bihurtzen da.

Ezin eskertu beti hor dauden pertsonei,
Ezin azaldu barnean sentitzen duzuna
Askotan, ezin errepikatu egindakoa
Horrelakoa da ba, musikarien mundua!

domingo, 6 de mayo de 2007

Agur

Agian ez zaizue batere axola
paper zahar honetan idazten dudana
baina azaldu behar dizuet
niretzat garrantzia osoa daukana

Kilometro asko egin ditut
zuen ametsaren parte sentitzen
Euskal Herri osotik ibili naiz
zuekin eta zuen musikaz goxatzen

Azken bolada honetan
ez naiz gustura agertzen
berriak heldu baitira
eta betikoak azkarregi desagertzen

Ez ditut zuen eskerrak bilatzen
ezta zuen erantzuna ere ez
baizik eta barruan daukan mina
askatzea, normala denez.

Askotan galdetu didazue
zergatik egiten dudan
oso erraza da, mutil!
zuen gatibu nahiz eta!

Ez duzue gauzak nire modura ikusten
ez dut esango arrazoi osoa daukanik
zuek “
fan” deitzen duzuena
“laguna ” deitzen dut nik

Agur eta zorte on, talde
beti hemen izango nauzue
besarkada handi bat denentzako

eta noski, musturretan… musue!

sábado, 5 de mayo de 2007

Donostia

Gero eta gutxiago geratzen da
Minutuak azkar doaz aurrera
Sutan dagoen paper bat bezala
Erretzen da gelditzen zaidan denbora

Gauza asko usten ditut hemen
Nire buruan gordeko ditudanak
Botatako irriak, isuritako malkoak,…
Oroitzapenak baino ez dira izango

Zure jendea, euskaldun jatorrak!
Zure hondartza, hiriaren marka!
Zure tabernak, horiek bai pintxoak!
Nola ahaztuko dut ba!

Bertan urtean zehar egindako lagunak
Argi daukat ez ditudala faltan botako
Nahiz eta erditik kilometroak egon,
Beti elkarrekin egongo garelako.

Irailean hemen egongo naiz berriro
Herriaren sekretuak ezagutzen
Eskerrik asko Donostia
Nire burua horrela zaintzearren.